Miren Etxezarretaren hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, apirilaren 21ean 19:00etan

800px-Miren_Etxezarreta,_economist

Miren Etxezarreta Zubizarreta (1936, Ordizia) ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea da. Karl Marxez gain, ideologikoki Rosa Luxemburgen eragina du, eta Joan Robinson postkeynesiarraren eta Paul A. Baran eta Paul Sweezy marxisten eragina ere badu. 2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da.

Pentsiorik izango al dugu? Nolako pentsioak izango ditugu?

  • Esaten digute, hemendik urte gutxi barru ez dela pentsio publikoak ordaintzeko dirurik geldituko eta zahartzaroa itxuraz pasa nahi badugu pentsio pribatuak izateaz arduratu beharko dugula gaurtik bertatik. Zenbateraino da hori egia?
  • Ez da egia pentsio publikoak ordaintzeko dirurik ez dagoenik. Gizarte orok mantendu behar du bere biztanleria ez aktiboa: jubilatuak, haurrak, langabeak, pertsona ezinduak. Gizarte osoaren lanaren bidez sortutako aberastasuna banatzeko era partikular bat aukeratu delako dago ‘pentsioen krisia’ deitzen duguna.
  • Espainiar estatuan, aktiboan dauden langileen ekarpenekin bakarrik ordaintzen dira pentsio publikoak. Honi banaketa sistema deitzen zaio. Honek esan nahi du, gainerako guztiek jasotzen dituzten diru-sarrerek (errentek), kapitalaren etekinek bereziki, EZ DUTELA INOLAKO EKARPENIK EGITEN ADINEKOAK MANTENTZEKO. Hori ez da bidezkoa ezta urrik eman ere.
  • Pentsio publikoak finantzatzeko badaude beste sistemak. Eta hori da exijitu behar duguna: oraingo sistemaren bidez dirurik ez badago –guztiz egia ez dena–, beste sistema batzuk bilatu beharko dira, baina herrialde honetako adinekoek eskubidea dute itxuraz bizitzen jarraitzeko.
  • Pentsio pribatuak EZ DIRA IRTENBIDE INOLA ERE. Oso arriskutsuak dira, errentagarritasun oso eskasekoak eta oso garesti kobratzen dute berauen kudeaketa. Pentsio pribatuak gomendatzen dituzte, bankuentzat eta aseguru etxeentzat oso negozio borobilak direlako. EZ DIEZAIEGUN UTZI ENGAINATZEN.
  • Ongi informatuta egon beharra daukagu langile eta klase herritarrentzat onenak diren erabakiak hartu ahal izateko. Zatoz Miren Etxezarreta ekonomialariarekin gai hauez guztiez solasaldi bat izatera Azpeitiko Sanagustin aretoan apirilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan.

Antolatzaileak: Duintasuna, Baigera eta Elkar-ekin.