Bitxikeriak

pescadores

Esklabo bizitza

Aurelio Mejiaren hitzaldi batetik hartua:

“Mexikoko herrixka batean gizon bat arrantzuan ari zen eta iparramerikar turista bat hurbildu eta hizketan hasi zitzaion:

–Zertan lan egiten duzu?

–Ni, arrantzalea naiz.

–Bizimodu gogorra arrantzalearena. Zenbat ordu lan egiten duzu?

–Bi edo hiru ordu egunero.

–Eta zer egiten duzu gainerako ordu guztietan?

–Berandu jaikitzen naiz, bi-hiru ordu arrantzuan egin, gero seme-alabekin jolastu, emaztearekin siesta egin eta gero lagunekin irteten naiz zerbezak hartzera.

–Baina nola liteke horrela denbora alferrik galdu! Zergatik ez duzu lan gehiago egiten?

–Zertarako?

–Lan gehiago eginez urtebetera dirua aurreztuko zenuke eta barku handiagoa erosiko zenuke…

–Zertarako?

–Denborarekin lantegi bat ireki ahal izango zenuke herrian…

–Zertarako?

–Urte batzuetara bulegoak zabal zenitzake AEBn eta Europan…

–Zertarako?

–Zure enpresak burtsan kotizatuko luke…

–Zertarako?

–Aberastu egingo zinateke, diru asko egingo zenuke…

–Zertarako?

–Nik zer dakit ba, 65-70 urte dituzunean lasai asko erretiratu zintezke zure herri honetara, berandu jaiki, ordu pare batean arrantzuan egin, bilobekin jolastu, emaztearekin siesta egin eta gero lagunekin zerbeza batzuek hartzera joan”.

 

indizea

Txitxareak

Irakasleak esperimentu bat egin zuen eskolako laborategian. Lau txitxare jarri zituen lau saio-hoditan eta bakoitzera gauza ezberdinak bota zituen:

1. saio-hodian garagardoa bota zuen,

2. saio-hodian haragi gantza,

3. saio-hodian 12 urteko whiskya,

4. saio-hodian ur minerala.

Hurrengo egunean, irakasleak ondorioak erakutsi zizkien ikasleei:

1. saio-hodikoa, garagardotan jarritako txitxarea hilda,

2. saio-hodikoa, haragi gantzetakoa hilda,

3. saio-hodikoa, whiskytakoa ere hilda,

4. saio-hodikoa, ur mineralekoa bakarrik zegoen bizirik.

Hori ikusita irakasleak galdetu zien:

Zer ikasbide ateratzen duzue esperimentu honetatik?

Jaikitzen da Jaimito eta esaten dio:

Garagardoa edan, haragia jan eta whiskya edaten dutenek ez daukatela txitxarerik.