Aquarium – Aginaga ibilaldia

 

P1000772P1000759
Jubilatuen asteko ekintzen barruan Aquariumera eta Aginagara ibilaldia egin genuen azaroaren 26an.
105 lagunek hartu genuen bertan parte. Bazkalondoan irten ginen Azpeititik 14:30ean eta Donostiako Aquariumera iritsi ginen 15:30ak aldera. Bertako hiru gidak lagunduta, oso azalpen argiekin, hiru txandatan ikusi genituen bertako arrainak eta tresnak. Ordubete ederra pasatu genuen bertan eta beste ordubete bat geure kasa Alde Zaharrean ibiltzeko.
18:30ak aldera Aginagako sagardotegira. Urtero bezala, oso afari-merienda ederra eman ziguten, tragoxkada batzuekin lagunduta.
Arratsalde ederra pasatuta, 21:15 aldera bakoitza geure txokora.
Argazki gehiago ikusgai “Gure Argazkiak” leihoan.