NAZIOARTEKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN EGUNA

Urriaren 1a da Jubilatu eta Pentsiodunen nazioarteko eguna, baina arazo teknikoak medio, guk Azpeitian urriaren 4an, astelehenarekin, ospatuko dugu.

Ospakizun xumea izango da aurtengoa. Covid neurriak beteta, astelehenro egiten dugun elkarretaratzearen ondoren, eguerdiko 14:00etan bazkaria egingo dugu Azoka Plazan.

Izena eman nahi duenak, lehenbaitlehen etorri dadila Baigerako bulegora goizeko 10:30etatik 12:30etara.

Hamabost euro ordaindu beharko da.