Asteko txisteak

images

Telefono deia

Gizon batek telefonoz deitzen du eta:

    • Heldu al da horra alkate jauna?

    • Oraindik ez.

    • Asko atzeratuko ote da?

    • Ez dakit, behar bada egunak, hilabeteak edo urteak izan daitezke…

    • Baina mesedez, norekin ari naiz hizketan? – adarra jotzen ari zitzaiolakoan haserre.

    • Herriko enterratzailearekin, jakin nahi baduzu.

images1

Txerri hankak

Ama batek bidaltzen du bere semea harategira.

    • Iker, zoaz Bittorren harategira! Ea txerri-hankak dituen…

Mutila zintzo asko joaten da harategira eta baita laster etxera etorri ere:

    • Ama, ezin izan dizkiot ikusi. Zapatak jantzita zegoen.