Maialen Lujanbio: “Itzultzeko garaia da”

images

Herrien aniztasunaren inguruko hitzaldiak eta ekitaldiak izan dira egun hauetan gure inguruan eta ondorengo bertsoaldi hau interesgarria izan daitekeela iruditu zaigu, ale ederrak ekartzen dituelako gogoeta horretan jarraitzeko.

Bertsoak entzuteko klik egin hemen

Bideoan buruz buruko osoa dago, 25 minutu dira: Maialenen hiru bertsoak entzuteko bideoaren 18’54” puntutik aurrera.

2013ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia

Kartzelako gaia: Itzultzeko garaia da.

1.

Beti berdin amaitzen ote da

etorkinen pelikula?

Bukaeran bat idatzi al da

geronek ez dakigula?

Ekuadorren saldu ziguten

arrakastaren formula

eta orduan Espainiarantz

jarri genuen brujula.

Zenbat ate jo ote ditudan,

zenbat ofizina zula,

zenbat etxe garbitu ta zenbat

zahar zaindu dudan kalkula!

Han miseritik ihesi eta

hemen krisia mardula,

balirudike guk pobrezia

gurekin dakarkigula.

2.

Etxerik etxe garbitzaile lez

nun bizi berria hasi,

hemengo jardun modua egin

eta ohiturak ikasi,

dena beltzean, paperik gabe,

dena murritz ta eskasi,

asko dutenen etxeetan ere

ezin asko irabazi.

Nere buruai esaten nion

horrela noiz arte haiz hi?”

Euskal Herrira ere heldua

nahiko mixeri ta krisi

eta hemen juxtu egoteko

nahiago han juxtu bizi,

billeterako adina diru

bildu behar det lehenbizi.

3.

Papel ofizialak falta ditut,

berdin billete papela,

nere lardaska eta lan txiki

moldatzen naiz dena dela,

han dauzkat haurrak, han familia,

han etxe baten epela

ta itzultzeko garaia da ja,

garbi ikusi dut horrela.

Euskal Herrian hainbestek jarri

didate keinu ospela,

beste batzuek abegiz hartu

ezin ziteken bestela.

Eurak inoiz migrante badira

argi izan dezatela,

guk hartuko ditugu eurek gu

hartu gaituzten bezela.