Lizarrako irteera

Liazarra 2

Datorren apirilaren 10ean, ostegunean, Baigerakoek Nafarroako Iratxera ibilaldia antolatu dute.

Izena Apirilaren 1, 2 eta 3an Baigeran bulegokoko orduetan eman behar da. Irteera San Martin Egoitza aurretik goizeko 08:30ean izango da.

Ibilaldia 32 euro ordaindu behar da eta autobusez 2 ordu inguru beharko dira. Iratxe Hotelean hamaiketakoa eta 11:30ean Lizarran 14:30 arte azoka ikusteko eta herria bisitatzeko denbora librea.

14:30ean Lizarrako Hotelean bazkaria, bertako janari gozoak dastatuz. Ondoren Bingoa eta dantza.

Lizarra herri polita da eta ikusteko txoko asko ditu.

Lizarra eta Iratxeko Monastegia Done Jakue (Santiago) bidea egiten dutenentzat txango bat egiteko leku garrantzitsua da, erromes ugarik bisitatu ohi du eta askok bertan hartzen dute atseden.