Urteko Batzar Orokorra

Batzarra

Apirilaren 7an, ostegunean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin.

LAN ZERRENA
1. Sarrera
2. 2015eko Urteko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
3. 2015eko ekintzen oroitza.
4. 2015eko sarrera eta gastuen azalpena eta onarpena.
5. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera.
6. Baigerako Estatutuen 26. Artikulua aldatzea, Baigerako bazkidearen bikotekideari dagokionean.
7. Elkartearen izena gazteleraz dagoena ASOCIACIÓN DE JUBILADOS Y PENSIONISTAS “BAIGERA”, euskaraz erregistratzea, “BAIGERA” JUBIBLATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA.
8. Euskaratuta ditugun Estatutuak euskaraz erregistratzea.
9. Batzordearen berritzea.
10. 2016eko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
11. 2016ko ekintzen prezioak.
12. Galdera-erantzunak.

Urtero bezala, ondoren meriendatxo bat izango dugu.

Bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi ikutzen digutenez eta gutako bakoitzaren elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa denez, ahal duzuen guztiok bertan espero zaituztegu.