Denbora librea eta erretiroa

tiempo-libre-p

Izarne Lizasok (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak erretiroa eta denbora libreari buruzko tesia egin du eta berak dio oker larria dela pentsatzea erretiratu guztiek behar berdinak dituztela, beraz gizarte zerbitzuek eta erretiratuen elkarteek eskaintza pertsonalizatu bat ematea aldarrikatzen du.

Izan ere, lan egiteko bizi izan gara, lanaren eta erlojuaren menpe eman dugu ia bizitza guztia. Lanak baldintzatu du gure bizitza, lanak eman dio zentzua gure bizitzari, nonbait, lana egiteko jaio ginen, lana egiteko jan dugu, lo egin eta aisialdia ere (oporrak adibidez), edo denbora librea deiturikoa, aurreko lanaldiaren atseden aldia eta ondorengorako prestaketa bat izan da. Beraz, lanaren zurrunbilo horretatik atera ezinda, lanak itota, zertarako den bizitza jakin gabe, zer den denbora librea enteratu gabe, bizi izan gara.

Kolpetik erretiratu gaituzte lan mundutik, enbarazu bat ginen, ez gintuzten behar eta, jada, denborak ez du zentzurik, erlojuak ez du zentzurik, eta lanik ez egitean bizitzak ere ez du zentzurik….

Hala ere, erretiroari zentzu ezberdina ematen dio pertsona bakoitzak. Belaunaldi ezberdinek, baldintza ekonomikoek, kultura mailak edo egungo teknologia berriek, eskaintza gehiago ematen diote erretiratu bati denbora librea zentzu positiboan enplegatu ahal izateko, alegia, lanaldian egiterik izan ez dituen gogoko gauzak eginez bizitza duin bat izateko.

Gizarte zerbitzuek edo erretiratuen elkarteek egin ditzatela eskaintza onak eta norberak bila dezala denbora libreari probetxurik onena nola atera. Denbora librea ez dadila arazo bat izan.

Elkarrizketa osoa irakurri nahi bada, egin klik hemen.

Eta azterketa lan osoa nahi izatera Interneten dago pdf-a

HELDUAROAREN eta ZAHARTZAROAREN GARAPENA