Azpeitia ezagutzen

P1000324

Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiribildua nolakoa zen jakiteko ibilaldi gidatu bat izan genuen uztailaren 4ean Azpeitiko jubilatuok, bertan 29k parte hartu genuelarik.

Ibilaldiak bide hau egin zuen: Harzubitik irten, Enparantza Nagusian lehen geldialdia, Hurrengoa Gernikako arbolaren ondoan, gero Parrokian eta Alberga atzean. Hortik Magdalenara, Perez Arregi Plaza, Enparango zubia, Basozabal eta Plaza Txikian bukatu. Jarraian Baigera Ien hamaiketakoa umore ederrean.

Azpeitiko antzinako hiribildua eta jauntxoen jauregien kokapenak non eta nolakoak ziren azaldu zigun Olatzek, harresiak nondik nora ziren, herriko sarrerak nondik ziren, etxeak eta berauen oruak edo neurriak (8×15) nola banatzen ziren, etxe bakoitzaren antolaketa (ikuiluak, tailerrak, gelak), baratzak noiz eta nola kokatzen ziren, bizimodua nolakoa zen, baso komunalak non eta nola zeuden eta herritar bakoitzak berauetan zituen eskubideak, ospitalea zaharraren kokapena orain parrokia dagoen lekuan eta goroagoko Magdalenako ospitalea, Enparango jauntxoaren errotak, lehendabiziko udala non zegoen eta herriko Junta irekiak elizako sumitarioan nola egiten ziren.

Bertan ibili ginenok, ikusi genituen eliza, etxe eta jauregi horiek barrutik ezagutzeko gogoarekin gelditu ginen eta, antzeko antolaketa batekin, udazkenean beste ibilaldi eta azalpen aldi bat egiteko eskatu genien Baigerari eta Olatzi.

Argazki gehiago “Gure argazkiak” leihoan.