Konponbidea
Emakume bat pasaportea ateratzera joan zen Gobernu Zibilera. Hango funtzionarioak galdetu zion:
–Zenbat seme-alaba dituzu?
–Hamar.
–Nola dituzte izenak?
–Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo eta Bernardo.
–Guztiek Bernardo al dute izena?
–Bai, halaxe dute.
–Eta nola moldatzen zara haiei deitzeko, adibidez, denak etxetik kanpo jolasean ari direnean?
–Oso erraza, Bernardo hots egin eta guztiak etortzen dira etxera.
–Eta bazkaltzera deitu behar diezunean?
–Berdin. Hots egiten dut: Bernardo, bazkaltzera! Eta guztiak esertzen dira mahaian.
–Bai, baina haietako batekin partikularki hitz egin nahi baduzu, nola moldatzen zara?
–A, orduan beren abizenez deitzen diet.
Hilerrian
Bi emakume hilerrian beren hildakoei beren apainduriak jartzen. Bata mexikarra, hilarriaren gainean, haien artean usadioa den bezala ogia eta jatekoak uzten, bere hildakoari. Bestea, hemengoa, bere hildakoak lorez ondo apaindu dituen emakumea. Hilarria apaindu ondoren, errukiz begiratzen dio jatekoa utzi duen mexikarrari.
Halako batean, jakin minak bultzatuta, hurbildu zaio eta esaten dio:
–Zuk sinisten al duzu zure hildakoa zuk utzitako janari hori jatera irtengo dela?
–Bai, zurea, zuk utzitako loreak usaintzera irteten denean.