Asteko txisteak

indizea1

Gurutzea ohera erori

Etxe hartan ama-semeak bizi ziren. Semea, Joxinixioa, benetan flakoa, iharra zen. Ama kezkatuta zegoen, semeak halako plantarekin ez zuela neskarik inguratuko eta.
Amak, zerbait egin behar-eta, traje berria egin zion, bikaina alajaina! Barrutik ondo-ondo bete eta hor bidali du bere mutila dotore asko. Baita andregaia bilatu ere, Margarita izenekoa. Ezkontzeko planak ere egin zituzten. Ezkon aurretik, zenbaitek, roze gutxi izaten zuen garai haietan eta elkar asko neurtu gabe ezkonduko ziren.
Ezkonduta, joan dira bidaiara. Lehen gauean hotelean, ikusi dute gela eta ohe buruan gurutze handia beren etxean bezalaxe. Ondo! Baina oherako une horrentzat, gizonak bazituen bere kezkak eta hor esaten dio emazteari:
–Ni lotsati samarra naiz, Margarita, eta komunean aldatuko naiz. Ni etortzerako zu ere aldatu eta argia itzalita itxaron ohean.
–Igual dio –konforme andrea.
Aldatzen da emaztea, sartzen da ohera eta esaten dio gizonari:
–Ohean sartuta nago, Joxinixio! Eta argia itzalita daukat!
Etortzen da gizona isil-isilik eta hor sartzen da salto batean ohera.
Andrea garrasi batean:
–Joxinixio, zatoz azkar! Uste dut oheburuko gurutzea erori zaigula ohera eta.

 

images1
Begien bistakoa

Etxean bisitan dagoen lagunari:
–Hik ba al dakit zer diferentzia dagoen paper higienikoaren eta bainuko gortinaren artean?
–Ezta arrastorik ere.
–A, bazekiat orduan: Hi izan haiz ipurdia bainuko gortinarekin garbitu duen nazkagarria!