Baigerakoen ibilaldia Añanako Gesaltzara

BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du IRAILAREN 25erako, Añanako Gesaltzara, Araban.

Bertan sortzen den ur gazitik gatza nola ateratzen duten ikusiko dugu, ordubete inguruko bisita gidatua eginez.

Ondoren, han inguruko ESPEJO herrixka ezagutuz, denbora librea izango dugu.

14:00ak aldera, bazkaltzera Pobes edo Novilla herrira.

Bazkal ostean, Gasteizko alde zaharrean bakoitza bere erara.

Betiko orduan etxera.

Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, ohiko orduetan, irailaren 15etik 18ra.