Urola Erdiko jubiatuen eguna Zestoan

P1000648

Aurrez adierazi bezala, Zestoan ospatu genuen Azkoitia-Azpeitia-Zestoako jubilatuen egun pasa.

Zestoako plazan elkartu ginen 10:30 aldera. Lehendakariaren eta alkatearen ongietorria.

Lili jauregiari buruzko azalpenak entzun ondoren Ekainberrira.

Bertan ikusi genituen Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek aurkitu zituzten gure antzinako arbasoen margo benetan bitxiak.

Gure antzinako arbasoak Sastarrain inguru hauetan nola bizi izan ziren eta koba zuloak zertarako erabiltzen zituzten azaldu zigun gidariak.

Ibilbide polita.

Hamaiketakoa, mus txapelketa, bazkaria eta dantzaldia.

Zestoarrek antolaketa aparta egin ziguten, paella eta gainontzeko janari ederrarekin eta jende pila baten kolaborazioarekin. Zorionak eta eskerrak zestoarrei Urola Erdiko jubilatuen izenean.

Ederra bota genuen eguna.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.