Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia

Karakate,3

Lehengo larunbatean egin genuen Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia 23 lagunek.

Eguraldi zoragarria egin zigun hegoa haize epelarekin. Hiru bat orduko bidea konturatu gabe egin genuen.

Autobusez joan ginen Karakate gaineraino eta hortik Hirukurutzetara ibilbide ederra; laua, igo-jaitsi txiki batzuekin, belardi, garo-sail eta pagadi ertzetan zehar, itsasoa, inguruko herriak eta mendi gainak ikusiz. Bidean zehar hainbat tumulu eta tente ipini berri duten menhir harri puska galanta ere ikusi genuen.

Ondoren hamaiketakoa eta etxera, hurrengo irteerara ere joateko gogoarekin.

Hurrengo irteera, azaroaren 22an, Zestoako bainu etxetik Aizarnazabal herrira, 6-7 kilometroko bide erreza.

Argazki gehiago “Gure argazkiak” leihoan.