Baigerakoen ibilaldia Doneztebera

BenQ Digital Camera

BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia egin zuen urriaren 23an, Doneztebera.

Eguraldi ederrarekin, 10:00ak aldera iritsi ginen Lesakara eta bertan hamarretakoa.

Lesakatik Igantzi herrira joan ginen, Bortzirietako nekazal herri polita.

Ondoren Elizondora, herriko azoka ikusi eta bertan egindako txokolate gozoa erosteko aukera.

Donezteben bazkaria ederra eta ondoren Irunera. Irunen herria ikusiz hankak luzatu eta etxera.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.