Asteko txisteak

images

Giza gorputzaren parabola

Jainkoak giza gorputza egin zuenean eztabaida hasi zen organo ezberdinen artean nor izango zen haien arteko nagusia.

Buruak esan zuen:

Ni izango naiz nagusi, nik agintzen dut-eta organo guztietan.

Bihotza ez zegoen ados:

Nik izan behar dut nagusi, nik bidaltzen dut-eta odola organo guztietara.

Sabelak esan zuen:

Ez, ni izango naiz nagusi, nik ematen dizuet eta zuek behar duzuen janari guztia.

Zangoek elkar hartu zuten eta esan zuten beraiek izan behar zutela nagusi, beraien bidez joaten baita gorputza alde batetik bestera.

Begiek esan zuten orduan:

Ez gu izango gara nagusi, guk gidatzen baititugu zuen pausoak.

Ados jarri ezinezko eztabaida honen erdian, urruneko ahots bat entzun zen:

Ni izango naiz nagusi.

Nork esan du hori? –galdetu zuten guztiek.

Nik, Kakak.

Denek egin zuten barre gogotik:

Ja, ja, ja, ja, …!

Kaka haserretu egin zen oso eta ez irtetea erabaki zuen zazpi egunean.

Orduan, begiak ilundu egin ziren, sabela gaizki sentitzen zen oso, bihotza ondoeza emateko zorian zegoan, buruak lehertu egin behar zuela zirudien, eta zangoek ez zuten zutik egoteko indarrik.

Denak ados jarri ziren eta erabaki zuten:

Izan dadila bera nagusi!

Eta, hala, geroztik edozein “kakatzar” da nagusi munduan.

images 1

Ezkontzako zerrenda

80 urteko emakume bat sartu zen farmazian eta galdetu zuen:

Hemen ba al dauzkazue: analgesikoak, antiinflamatorioak, Viagra, zimurren aurkako pomadak, hemorroideen aurkako gela, Corega, barizeentzako galtzerdiak, somniferoak, oroimenaren pilulak, faja geriatrikoak…?

Bai, emakumea! Hau farmazia bat da eta hori dena daukagu, bai. Zein da zure arazoa?

Begira, ezkontzera noa, 82 urteko nire senargaiarekin, eta jakin nahi genuke ea hemen jar al dezakegun gure “Ezkontzako zerrenda”.