Karakate Hirukurutzeta. Mendi ibilaldia

_DSC6659

BAIGERA, Azpeitiko jubilatuen elkarteak, mendi irteera antolatu du, datorren urriaren 18rako.

Azpeititik irten eta Karakate mendira iritsiko gara 9:00ak alderako, autobusean.

Ondoren, Hirukurutzeta tontorretik joan-etorria, bi ordu eta erdi inguru.

Ibilbide laua da, Karakate tontorretik, antenatik, abiatuko baikara, igo-jaitsi txiki batzuekin, mendi gainean zehar, Plaentxi-Soraluze, Bergara, Elosu, Martitte, Urrategi inguruak ikusiz. Hanka-bide ederra, garosail eta pagadiak zeharkatuz eta antzinako artzaiek egindako, tumulu, dolmen eta menir harri puska galanta ere ikusiz.

12:00ak aldera mokadutxoa Txurruka merenderoan.

14:00ak aldera etxerako buelta.

Izena emateko epea, urriaren 13,14 eta 15, BAIGERAko bulegoetan 10:30etik 12:30era.

Irteera lekua eta ordua: San Martin egoitza aurrean, goizko 8:00etan.

Prezioa 10€.