Berandu
Edurne ohi baino ordu erdi beranduago iritsi zen etxera. Aita kezkatzen hasita zegoen, eta atea zabaltzen ari zela entzun orduko, etxeko sarrerara hurbildu zen.
–Edurne! Kezkatzen hasita nengoen! Zer gertatu zaizu?
–Benetan sentitzen dut aita, baina Eiderren amak 10 €ko billetea galdu du eta…
–Horrela gustatzen zait, Edurne, besteei laguntzea! Eta aurkitu al duzue?
–Ez, ez! Kontua da nik billetea zapatilaren azpian neukala eta ordu erdi itxaron behar izan dudala Eiderren amak alde egin arte!
Bazen azpeitiar bat, herriko beste askok zuen zilindrada altuko autoen ondoan konplexu pixka bat sentitzen zuena nonbait, baina bere ohoreari eutsi egin nahi hala ere.
Bazioan bere Seat koskorrean eguraldi oso beroa egiten zuen batean, beste lagun bat ondoan hartuta, hondartzara.
Lagunak esaten dio:
–Hi Manuel, egiten duen beroarekin zergatik ez ditut autoko leihoak zabaltzen, haize pixka bat sartuko duk gutxienez.
–Bai, eta gero mundu guztiak jakiteko nire autoak aire giroturik ez daukala.