Altafulla Ebroren deltara ibilaldia

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Azpeitia eta Zestoako jubilatuen elkarteek antolatu zuten irteera honetan 48k hartu genuen parte.

Lehenengo egunean Azpeititik irten eta Zaragozan egin genuen lehen geldialdia. Bertan bazkaldu eta Pilarreko basilika ikusi genuen, baita bere aldameneko Seoko eliza ere, bere tapizatu zoragarriak ikusiz. Kalean beste bueltatxo bat eman ondoren autobusean Altafullara. Herri hau ezagutuz, itsas ertzean bueltatxo bat eman eta La Torre hotelean afaldu, terrazan kafea hartu, itsas ertzean buelta bat eman eta ohera.

Bigarren egunean, Altaffulla ingurua ezagutu genuen gida baten laguntzarekin eta arratsaldean Roc de Sant Gaieta herrira joan ginen, han inguruko herri txiki bat.

Hirugarren egunenean, Santes Creus herria ikusi ondoren Poblet-era joan ginen eta bertan Santa Maria de Poblet monastegia ikusi. Ondoren Montblanc-era joan ginen eta hemen Santa Maria de Vallbonako monastegia ikusi ondoren bertan bazkaldu. Herria bisitatu ondoren berriro hotelera.

Laugarren egunean, gosaldu ondoren Ebroren deltara joan ginen itsasontziz. Hemen itsaski haztegiak ikusi genituen, bertan hamaiketako ederra eginez, mejiloiak dastatuz sangria eta kabarekin. Anima-anima eginda, kantu ederrak kantatuz, bazkaltzera. Arratsaldean berriro itsasontzian delta ikusiz itsas-bira. Iluntzean hotelera.

Bostgarren egunean, goizean Tarragonara bidaia, bertan erromatarren anfiteatroa, zirkoa, harresiak, akueduktoa, e.a. Bazkaltzera hotelera eta arratsaldean Reus herrira, arratsaldea libre, dendak kuxkuxeatu eta erregaliak erostera.

Seigarren egunean, goizean, gosaldu ondoren Torredembarra, hondartzako malekoian ibilaldia, Txilidaren eskultura ikusiz, eta tragotxoa. Bazkaltzera hotelera eta arratsalde librea, batzuk siesta, beste batzuk bainu ederra itsasoan.

Zazpigarren egunean, gosaldu ondoren etxerako bidea. Lleidako herri txiki batean herriko azoka eta bazkaria. Bidean pare bat geldialdi egin ondoren bakoitza bere etxera. Guztiok oso pozik. Baita penetan ere beste batzuk, bukatu egin zelako.

Argazkiak ikusi nahi dituenak “Gure argazkiak” lehioan.