Erretiro-pentsioen datuak Hego Euskal Herrian

IMG_3216

Gaur egun, (2015eko uztaila) era ezberdinetako 660.008 erretiro-pentsiodun daude Hego Euskal Herrian. Batez beste, 1.056 € kobratzen dute hileko, baina 600 €/hileko kopuruaren azpitik kobratzen dute gehienek.

Erretiro-pentsioak guztira, 660.008 dira. Batez besteko pentsioa 1.056 € da hileko.

  • 150 € eta 350 € artean %6,4 = 40.240
  • 351 € eta 600 € artean %38,4 = 253.443
  • 601 € eta 650 € artean %2,8 = 18.480
  • 651 € eta 1.000 € artean %21,5 = 141.901
  • 1.001 € eta 1.500 € artean %16,1 = 106.261
  • 1.501 € eta 2.000 € artean %8,8 = 58.080
  • 2.000 € baino gehiago %6 = 39.600

Hileroko oinarrizko premiak duintasunez bete ahal izateko, hileroko diru-sarrera horrek 1.000 €koa izan behar du pertsonako, gutxienez.

Gaur egun, 454.064 hego euskal herritarrek jasotzen duten erretiro-pentsioa ez da 1.000 €ra iristen.

Erretiro-pentsioak 2011tik 2019ra bitartean izoztuta izateak %14,5 murrizten du erosteko ahalmena. Erretiro-pentsioen urteroko hazkundea %0,25ean jarri dute, kontsumorako prezioen indizeak izango duen igoera dena dela ere.

Koordainketaren ondoriozko osasun faktura %9,5 igo da 2012 eta 2013 artean, familian bizi direnen artean.

Datu hauek Bizkaiko Pentsionistak Martxan taldeak iturri ofizialetatik jaso eta emanak dira.