107 lagun joan ginen martxoaren 9an. Azpeititik irten eta Castejonera iritsi ginen 11:00ak aldera.
Han hamaiketakoa ederra egin genuen tragoxka batekin.
Ondoren autobusa hartu eta gida baten laguntzarekin Bardeak ikustera joan ginen, bi edo hiru geldialdi eginez leku estrategikoak ikusiz.
14:30 aldera bazkaltzera, Hotel Castejonen Buffet ederra zegoen gure zain, bapo jan eta edan, batzuek kafea eta kopatxoa ere dastatu zuten.
Ondoren Alfarora arratsalde pasa.
18:45 aldera etxeko bidea hartu genuen.
Jendeak oso pozik hartu zuen ibilaldi berri hau.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.