Donostiatik Pasaiara ibilaldia

Ulia

Mendi ibilaldia, otsailaren 15ean Lagun Onak antolatuta.

Azpeititik 8:00etan irten eta Donostiara joan ziren autobusez. Donostiako Gros Auzoan Nafarroa ibilbidean gasolindegitik hasten da bidea. Ibilbidea ondo markatuta dago eta behin hasierako aldapa gaindituz gero, ibilaldia laua da eta ez du inolako arriskurik, hiru orduan egin zuten. Itsas bista zoragarriak ditu ia bide guztiak. Itsas-ertz hau kaioen gordelekua da eta kabi ugari dago bertan. Pasaiarako jaitsiera akordatzeke egiten da.

Bidean Uliako mendia eskubitara gelditzen da eta Gazte Aterpetxe berri bat dago bertan, luxu bat, ohian baten erdian bezala, zuhaitz ikusgarriez inguratuta, Donostiako badia ikusiaz, egun batzuetako txangoak egiteko toki aparta.

Pasaian itsas-adarra gurutzatzea gomendatzen dugu, horretarako txalupa joan-etorrian ibiltzen da, etengabe. Donibanek ikustea merezi du, oso herri polita da. Jatetxe aukera ona dago.

Lagun Onakoek Hernaniko Zelaia sagardotegian bazkaldu zuten, punta-puntako sagardotegia aukeratu zuten, sagardoak ez zuen aitzakiarik, nahiko jatekoa, baina batek baino gehiagok eserlekua faltan bota zuen.