
Bideoa ikusi nahi bada klik egin hemen
Elgoibar 2013.12.27
Uxue Alberdiren gaia:
Zu Andoni, askotan etorri izan zara Elgoibarra. Askotan kantatu izan duzu Elgoibarko hainbat auzotan, kalean ere ibili izan zara pasieran, eta bertakoei inoiz aitortu ez badiezu ere, beti iruditu izan zaizu herri itsusi samarra. Baina, nago mirari antzekoren bat ez ote den gertatu. Bat ere espero gabe Elgoibarko emakume batekin enamoratu zara hezurretaraino. Ez dakizu zer gertatzen zaizun, baina Elgoibar, gero eta ederrago ikusten duzu, gero eta ederrago…
Andoni Egañak, bi musikari lagunek, bata klarinetez eta bestea xilofonoz, lagundurik kantatu zituen bi habanera hauek:
Sarritan fijatu izan naiz
herri hontako estanpan
ez dakit orain kolpetik
itxura ona ez daukan.
Lehen parrandan ibili naiz
sarri askotan lau-hankan,
itsusi ikusten nuen
begirada onan faltan,
orain dena aldatu da
dago zerutiar plantan,
hau ia ez da kabitzen
nere buru-eskematan,
ibai ertzeko etxeetan
atea hor jo duk kan-kan,
leheno Bronx* ematen zuen
eta gaur egun Manhattan*.
(*)New Yorkeko bi auzo, Bronx pobrea, Manhattan aberatsa
Ta Elgoibarko neskatxa,
bihotzeko Anastasi,
herriko itsusikeri
gehientsuen anestesi.
Begiak zenbat itsumen
ta bihotzean zer gezi!
Esan nion, afari bat
ez al du honek merezi?
Usatorrera* joan ginan
herriko mugetan kasi.
Hura’re garai batean
juzgatzen nuen itsusi,
eta orain topatu dut
urrezko grifo ta guzti,
hain bainu politik ez det
nere bizitzan ikusi.
(*) Elgoibarko jatetxea, peagetik gertu
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...
Related