Azpeitian bizi eta lan egin

 P1180710
Aurreko urteari errepaso bat ematen ari gara, nahiko mugitua izan baita. Aurrekoan jubilatuen eguneko agerraldia komentatu genuen, oraingoan, “Azpeitian bizi eta lan egin” lemapean azaroaren 9an burutu zen manifestazioa komentatu nahi dizugu.
Eguraldiak asko lagundu ez ba zuen ere nahiko arrakastatsua izan zen. Ideia Elkar-ekin taldetik atera zen herriko krisi egoeraren ondorioz langabezia eta prekaritatea gora doala ikusita : sindikatu,Udaletxe, alderdi politiko eta herriko talde askok apoiatu zuten ,baita lantokietako lan batzorde askok ere.Jubilatuok argazki baten bidez egin genuen agerraldia baita geure atxikimendua eman ere komunikatu bat zinatuaz.Deialdiak oiartzun haundia izan zuen.
Manifestazioa Azpeitiko plazan hasi eta Sanjuandegiko J.A Agirre plazan bukatu zen.Asko eskertu zuten Sanjuandegiko auzokideek.


          Azaroaren 9ko manifestaziorako deialdia
  Behean zinatzen dugun jubilatuok, Madriletik ezarri nahi diguten Pentsio Erreformaren eta botiken
“kopago”  edo berordainketaren Legeen aurrean gure dasadostasuna adierazi nahi dugu eta bide batez Azaroaren 9 rako antolatzen ari den Azpeitian bizi eta lan ekimenarekin eta bere helburuekin bat egiten dugu.
  1º—Pentsio Erreforma gutxi batzuk aberasteko eta banketxeei dirua emateko pentsatuta egina dago, horren adierazle garbia  ( estadidistikak diote)krisian egon arren aberatzak aberazten ari direla da eta pobreziaren eta prekaritatearen kopurua igotzen ari dela.  Gure pentsioa izozteak gure erosteko ahalmena galtzea dakar, eta orain arte lortutako eskubideen urraketa.Ondorengoen pentsioa eta osasun zerbitzua dirua dutenentzat bakarrik izateko arriskuan dago.
  2º— Kopago edo berordainketak  osasun zerbitzua pribatizatzea dakar osasuna negozio bilakatuz, farmazi etxe handien mesederako eta bereziki edadean aurrera doazenen kalterako.
  4º—Erakunde publikoei eskatzen diegu, oinarrizko behar sozialak, bereziki egoera larrian daudenei ziurta ditzatela, geure ekonomia herritarren beharren arabera antolatzeko ahalmena bermatuko dituen tresnak eskura ditzatela.
  5º—Bestalde gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu langabezian gelditu diren langileei, lanbila dabiltzan gazteei, emakume eta etorkinei eta egoera larrian etxean ixilik aurkitzen diren Azpeitiar  guztiei.
  6º—Urriaren 9 ko ekimenekin bat egiten dugu, kalera ateratzera deitzen dugu jubilatuok orain arte lortutako eskubideak defendatzeko eta ondorengoek Pentsio duina eta osasun zerbitzu doakoa gaurtik ziurtatua izan dezaten eta etorkizunean eredu ekonomiko justuago eta solidario bat izan dezaten.