Gabonak eta urte berria

Manifestacion-presos-11_1-2013

 

                       Giza eskubideak eta konponbidea denontzat.

Iraganari errepasoa egiteko ohitura hartu dugu. Gabonak eta urte zaharra pasa berriak dira eta zaharrak zer utzi digun eta berriari zer eskatu diogun ikustea ez dago soberan.

Oraindik ere gure gizartean gabon eguna elkartasunerako eta  eguna konsideratu ohi da. Urtean zehar betirako, joan direnekin gogoratzeko une bat, etxetik urruti daudenekin eta urte osoan etorri ez direnekin egoteko,  edo etortzerik izan ez dutenekin gogoratzeko momentu bat.Esango zukeen apaizak sermoian. Falta direnekin gogoratzeko egun aproposa dela esan ohi digute.Espetxean daudenekin ere gabonetan gogoratu ohi gara gehien

Urte osoan ikusi ez ditugun azpeitiar ugari ikusi dugu aurten ere kalean .Gabon egunean, aspaldiko lagunekin, familiarekin (familiak garrantzi handia du gure artean) eta bereziki amarekin egotera etorritakoak. Amak etxean jardun du lan eta lan afaria prestatzen kanpotik etorritakoak, ongi etorriak izan daitezen.Ez dadin ezer falta.Genero berdintasunean eman diren pausoak etxe gehienetara ez dira iritxi, gizonek txikiteoan dauden bitartean, emakumeak etxean lanean jardun du afaria prestatzen.Zenbait aurrera pauso eman badira ere edade batetik aurrerako amakumeen  lana ez da aintzat hartzen,  ez egunero bilobak zaintzerakoan eta gabonak bezalako egun seinalatuetan, gutxiago.

Gure kulturan, familiak paper garrantzitsua izan du (eta  dauka oraindik) gabonetan,itzuraz familiaren babesean, amaren altzoan bildu ohi gara .Familia elkartasunerako eta pakerako gune bat bezala saldu digute, .Gaur egun,areago, gainera ,hain sakabanatuak  eta hain urruti gauden garai hauetan.

Bistakoa da, ordea, errealitatea bestelakoa dela,ez familiak eta ez inork ez duela pakerik lortzen etxean, iraganean sortutako zauriak areagotzeko izan ohi da, falta direnen hutsunea nabaritzeko,sakabanatutakoak gehiago banatzeko,familiko trapu zaharrak ateratzeko, eta pakean eta elkartasunean hasitako bilkura,amak maitasunez prestatutako afari goxoa, umorez eta giro onean hasitako festa, xestran eta iskanbillan bukatu ohi da. Konponbidea zailla nonbait.Funtsean errealitatea bestelako izan noski.

Aurtengo gabonak ere ez ziren desberdinak izango.Baina, urtearen haserak ekarri digu zer pentsatu eta zer esan.Urtarrilaren 11an  Bilbon egindako manifestazio edo elkarteratzea  giza eskubideak eta konponbidea eskatuz euskaldunon  zati handi bat elkartzeko eta konponbidea posible dela adierazteko izan da. Iraganean sortutako zauriak ez ahazteko baina bai sendatzeko balio bahar du.trapu zaharrak historiarako gorde , sortutako miñak eta samiñak aitortu eta etorkizuna elkarrekin eraikitzea posible dela adierazteko. Giza eskubide oinarrizkoen urraketaren aurrean Elkartasuna inoiz baino beharrezkoa dela ikusi da.Aro berri baten gaudela sinesteko eguna izan da.Lehengoa ez dugula nahi aldarrikatzekoa.Giza eskubideen defentsan  urtean behin , ohituraz eta itxurakeriaz gogoratzea bukatu dela eta Elkartasuna benetako pausoak emateko izan behar duela adierazteko izan da,  urtarrrilak 11 koa.

Hemen pausoak ematen ari gara, nekez eta urri baina ari gara Espetxean daudenek ere  legeak eskatzen diena betetzeko prest daudela esan dute, Espainiako gobernuak bere egoskorkeriari jarraituz presoen eskubideen alde( urtero egin ohi dena)aurten Tantaz Tantak antolatutako manifestezioa galerazi du. Horren aurrean Euskal Herriko alderdi politiko indartsuenak elkartu eta manifestazio bateratu baterako deialdia egin dute. Elkartasunerako irudia pozgarria izan da.Erantzuna erraldoia.Hori da bidea. Urtarrilak 11ko  sortu den elkartasuan ez dedila gabonetakoa bezala, egun batekoa izan.

     Giza eskubideak , konponbidea, eta pakea.