Xoxotera Irteera-2018

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu Ekainaren 23.

Bertan 100 bat lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean.

Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia .

Eskerrak bertan kolaboratu duten guztiei eta, batez ere, kotxeekin, eroso asko eta doan, eraman eta eraitsi gintuzten kotxezaleei.