2018 Norbeiako Fiordoak

 

Planifikatu bezela Ekaina 09tik 15tera egin genuen Norbegiako ibilaldia, Azpeititik irtenda 30 lagun, 28 Azpeitiarrak + 2 Azkoitiarrak.

Ilusio handiz irten ginen goizeko 07:00etan

Bidaia planifikatuta bezela oso ondo irten zen dena.

Hegazkinean Bergen (2 egun pasatzeko). Heldu orduko bazkaldu, gela hartu, herri aldetik bira bat eginez, ustekabe bat izan genuen (bertako janari tipikoaren dastaketa).

Bergen beste alderditik bira eginda ondoren Funikularrean gorantz Floyen mendira, basoa, oinez jaitsiera porturaino, han itsasontzi batean bertako Fiordoan ibilaldia, han bertan bazkaria izan genuen (itsaski jana edo mariskada). Handik itzulita Gamle Bergen, kanpoko museoa eta bertako antzinako etxeak ikusi genituen.

Vossen (4 egun)

Lehen egunean, Hotelean lakuari begira bazkaria, ondoren Tvindefossen lehenengo ur-jauzi dotorea ikusi eta Vossera.

Bigarrengoan, barrualdeko Kvaskogen herrira, hango etxolak ikusi genituen,  handik  Steindalsfossen bigarren ur-jauzia ikusiz, atzeko aldeko pasabideetan ibili ginen. Ondoren Norheisund herrian bazkaldu genuen. Bazkal ondoren fiordoen erdian Ikustaldi bat, tartean izokin etxaldea zegoen eta bertan hiru eratara prestatutako  izokin dastaketa. Azkenik, txalupa azkarrean autobusera.

Hirugarren egunean, Eidfjord bidean….Voringsfossen hiru ur-jauzi elkartzen dira, ikuspegi ederra. Eidfojordera heldu ginen, itsas ontzia hartu genuen eta Hardangera eraman gintuen, fiordotik ordu eta erdiko bidaia, ikustaldia ezin hobea. Fiordonen bukaeran Ulvin herrian bazkaldu eta autobusera.

Laugarrengoan, Flam bidean…. Stegastein inguruan oso bista ederrak, bere azpian bunker bat zegoen leihatila batekin, berriro itsas ontzian Sogne fiordora Norveiako luzeena, bi ordu eta erdiko bidaia. Bikingoen bailaran jaitsi ginen itsasontzitik, handik bikingoen herrira. Beraien ohiturak: aizkora bota, geziak arkuz bota, hango erara jantzi eta abar.

Vossetik Bergenera, han hegazkina hartu…. etxerantz.

Gora-beherarik gabe, dena mundial irten zitzaigun.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.