Orio Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

 

Maiatzaren 24ean urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin  genuen aurten ere egun pasa.

258 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan. 86 Azkoititik, 103 Azpeititik eta 69 Zestoatik.

10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzuteko aukera izan zuen eta ondoren azoka ikusiaz kale buelta bat egin genuen, tragotxo bat hartzeko aukera ere eduki genuen, handik sagardotegira, eta beti bezala jateko ugari eta goxoa eman ziguten.

Bazkal ostean nola ez dantza saio bikaina egon zen.

19:00  aldea etxe aldera abiatu ginen.

Datorren urterako ere  berriz errepikatzeko ideiatan  geratu da jendea.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.