Burgosera irteera-2018

  

dav

Ekainaren 21ean 67 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Burgosera iritsi ginen 11:00ak aldera, bidean hamaiketakoa egin genuen.

Burgosen bi gida genituen zain,  Kartujara joan eta bisita panoramikoa egiteko, Burgoseko katedrala ikusten bukatu genuen, dena gure giden laguntzarekin.

Tokatu zitzaizkigun bi gidak oso profesionalak eta alaiak, bisita oso interesgarria iruditu zitzaigun.

Ondoren ordu erdi bat denbora librea, tragotxo bat hartu eta Katedraleko plaza bertan  dagoen “El rincon de España” jatetxean bazkari ederra genuen zain, ondoren denbora librea.

7ak aldera autobusa hartu eta etxe aldea etorri ginen, giro  ederra egon zen denon artean.

Jendea oso gustura gelditu da bidaia honekin, bai bisita eta jatekoarekin ere.

 

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.