AZPEITIKO PENTSIODUN ETA JUBILATUAK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunek ere emakumeenganako indarkeriaren aurka gaude eta hala adierazi dugu.
Azaroaren 25aren gainean dugunez, geure pankarta jarri dugu plazan egun horretako helburuekin bat eginez.

Asteleheneko elkarretaratzean irakurri genuen komunikatuan esan genuen bezala, indarkeria sikologiko, fisiko eta ekonomikoen aurka gaudela adierazi nahi dugu.