90 URTEKOEN OMENALDI EGUNEKO MAKILAK

Jubilatuen astearen barruan egiten den 90 urtekoen omenaldia egiten den  bazkarian 90 urteko omenduei aginte-makila ematen zaie . 

Pandemiaren egoera dela eta bazkaria oraingoz  ezin da egin baina  makila horiek banatu nahi ditugu.

Horretarako, omendu bakoitzak edo senitartekoren batek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko du makila jasotzera azaroaren 24tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara.

Zalantzarik balego, Nerearekin harremanetan jarri telefono honetara deituta: 943157192.

BAIGERA, JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA