JUBILATUEN ASTEKO IBILALDI ETA MENDI IRTEERA

Jubilatuen astearen barruan egingo diren ekintzen barruan bi hauek daude.

-EZKIO-AGINAGARA IBILALDIA

Azaroaren 25ean egingo da. Egun erdikoa .

Ezkiora joango gara aurrena Igartubeiti tolare-baserria bixitatzera eta handik Aginagako Errasti sagardotegian afari -merienda egingo dugu.

Ordaindu beharrekoa, 15 euro.

-IRTEERA, San Martin Egoitzatik 15:00etan.

Baigerako bulegoa astelehenetik ostegunera irekita egongo da izena eman nahi duenarentzat.

.ETUMETA-AZPEITIA MENDI BUELTA

Azaroaren 27an, larunbatarekin izango da.

Autobusez igoko gara Etumetara eta handik oinez jeitsi Azpeitira.

Hamaiketakoa kiroldegian egingo dugu.

-IRTEERA, San Martin Egoitzatik 8:30etan.

Ordaindu beharrekoa, 10 euro.