Urkiola Gasteiz irteera 2019

95  lagun joan ginen. Azpeititik irten eta  Urkiolara, bertan aukera izan genuen mezetara joan, eta ondoren  hamaiketakoa egiteko bertako jakiak dastatuz.

Ondoren Gasteizera abiatu ginen bazkaltzera, 2:30 aldera  eta bai ondo bazkaldu ere, Olarizu jatetxean giro ederrean.

Bazkaria bukatu ondoren denok askatasunez Gasteizen ibiltzeko aukera izan genuen iluntzeko 19:30 aldera arte. Ondoren autobusa hartu eta Azpeitira itzuli ginen.

 

Jendeak oso gustura pasatu zuen.

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.