90 urtekoen omenaldia

DSCF2586

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 29an.
32 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 11k hartu zuten parte omenaldi bazkarian.
Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari.
12:30etan hildakoen aldeko meza parrokian.
14:00etan omenaldi bazkaria Kiruri jatetxean.
200 pertsona inguru elkartu ginen bertan. Omenduak, beraien senitartekoak, Baigerako batzordekoak, erretorea eta udaleko zinegotzi eta alkatea.
Giro ederrean ospatu genuen omenaldia.
Bazkari bukaeran omenduei Mikel Sanjuanek landutako makila eta bakoitzaren izenean grabaturiko pergamino bana oparitu zieten. oroigarri gisa, Maria Luisa Oyarzabal Baigerako lehendakariak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.
Musika saio batekin eman zitzaion bukaera ospakizunari, bai bertaratutakoek, eta zer esanik ez omenduek, sasoi ederrean daudela erakutsi zutelarik.

Argazki gehiago ikusteko klikatu “Gure Argazkiak” leihoan.