Zaintza-lanaren aitorpena

campanya

Etxeko zaintza-lana, adinekoena zein umeena, ia beti izan da emakume-lana. “Gizonak nonbait ez ziren horretarako jaio”. Lehen, gure gazte denboran, emakumea etxean gelditzea zen ohikoena. Norbaitek fabrikan edo etxetik kanpo lana egiten bazuen, ezkontzarekin batera utziko zuen, ia beti, ordaindutako lana eta doakoari ekingo zion, seme alabak hazteko eta, zahartzaroan, baita bere gurasoak edo aitaginarreba/amaginarrebak ere zaintzeko. Lan ordutegia, 24 ordukoa, ia etenik gabea zen, benetan astuna eta neketsua, lan saririk eta gizarte segurantzarik gabe. Eta, beraz, gaixotasun edo istripuengatik baja hartzeko inolako eskubiderik gabe. Familiako zaintza ez zen inoiz lan bezala aitortu. “Nonbait emakumea horretarako jaio zen”. Eta oraindik ere gauzak ez dira asko aldatu, gizarteak eta erakundeek ba dute zer eginik. Besteak beste, egun, pentsio urriarekin bizi diren adineko emakume asko horrela bizitakoak dira.

Jauntxoen etxeetan lan egiten zutenek, ordain saria jasotzen zuten, sarritan esplotazio eta umiliazio ugari jasan ondoren, baina, ez zuten inolako eskubide legalik. Gezurra badirudi ere, 2012ko urtarrilaren 1ean onartu zen Etxeko Langileen Erregimen Berezia, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrera pasatzea. Geroztik Etxeko Langileen Sistema Berezi horretan sartuta dauden langileek eskubidea dute Gizarte Segurantzako prestazio guztiak jasotzeko, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako baldintza beretan.

Baigeran ez dugu onartzen sexuaren arabera egindako lan banaketarik, eta etxeko zaintza-lana beste edozein lanen parean aitortzea nahi dugu. Berdin dio zaintzailea kanpokoa, bertakoa edo jubilatua den.

Ondorengo lerroen helburua, enplegatzailea eta langilea biak informatzen ahalegintzea da, etxeko zaintza-lanetan diharduten langileek baldintza duinagoetan lan egin dezaten.

Etxeko zaintzailearen inguruan informazio hauek daude eskura:

    • Legeria eta eskubideak

    • Paperik gabeko langileak hartzea lanerako

    • Kontratua

    • Lanaldia

    • Soldata

    • Kontratua bukatzea

    • Gizarte Segurantza

    • Gaixotasun, istripu edo amatasun baja

Helbideak:

ATH-ELE, Etxeko langileen elkartea.

Etxeko enpleguari buruzko gida:

Euskaraz

Gazteleraz

Dokumentuez gain informazio zehatzagoa jasotzeko UDALEKO GIZARTE ZERBITZUETARA zuzendu behar da. Azpeitiko telefonoa: 943157192.