Euskararen eguneko elkarrizketa Karmelo Etxegaraiko ikasleekin-2018

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Euskararen egunean, abenduaren 3an, Karmelo Etxegarai Ikastolak eskatuta, ikasleekin elkarrizketa bat izan genuen gure garaiko eskolako esperientziak beraiei kontatuz.

Ikasleek galdera pila bat egin zizkiguten: “Aratzerrekako baserri batean igogailurik ba al zegoen”, “Eskolan euskaraz hitz egitea Francok zergatik galerazi zuen eta Franco zein izan zen”, “Euskaraz hitz egiteagatik jo egiten al gintuzten“ eta erantzuna, jo ez, baina euskaraz hitz egiten somatuz gero aro bat edo soka-mutur bat ematen zitzaion ikasleari eta eskola bukatzean azkena zuenak, etxera eraman eta “txinoentzako” txanpona ekarri behar izaten zuen” eta era honetako anekdota pila bat.  9 lagun joan ginen Baigeratik eta esperientzia oso aberasgarria izan zen. Beraiek ere hurrengo egunean eskerrak eman eta esperientziaren balioa adierazi ziguten eta berriro errepikatzekotan gelditu ginen.