Jubilatuen asteko ekintzen barruan Nuarbeko pantanoari bira eta gero hamarretakoa Nuarbeko elkartean  egin genuen azaroaren 25an.
21 lagunek hartu genuen bertan parte.

Goizeko 08:30 irten eta autobusez joan ginen pantanoraino, ondoren giro  eder batean buelta egin genuen, berriro busean Nuarbe herrira, han sokatiraren museoa ikusi genuen, sorpresa ederra izan zan, ain hurbil daukagun museo hau ikustea.

Ondoren hamarretakoa egitera joan ginen, han bapo jan eta edan eginda, autobusez Azpeitia.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.