90 urte betetzen dituztenen omenaldia-2017

Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 26an.

38 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 12k hartu zuten parte omenaldi bazkarian.

Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari.

12:30etan hildakoen aldeko meza parrokian.

14:00etan omenaldi bazkaria Kiruri jatetxean.

148 pertsona inguru elkartu ginen bertan. Omenduak, beraien senitartekoak, Baigerako batzordekoak, erretorea eta udaleko zinegotzi eta alkatea.

Giro ederrean ospatu genuen omenaldia.

Bazkari bukaeran omenduei  Mikel Sanjuanek landutako makila bakoitzaren izenak grabatuta, pergamino bana eta Baigerako Loteriaren partizipazio bat ere oparitu zieten. oroigarri gisa,  Jesus M. Olaizola Baigerako lehendakariak eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak.

Musika saio batekin eman zitzaion bukaera ospakizunari, bai bertaratutakoek, eta zer esanik ez omenduek, sasoi ederrean daudela erakutsi zutelarik

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.