Baigerakoen ibilaldia Añanako Gesaltzara

BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du IRAILAREN 25erako, Añanako Gesaltzara, Araban. Bertan sortzen den ur gazitik gatza nola ateratzen duten ikusiko dugu, ordubete inguruko bisita gidatua eginez. Ondoren, han inguruko ESPEJO herrixka ezagutuz, denbora librea izango dugu. 14:00ak aldera, bazkaltzera Pobes edo Novilla herrira. Bazkal ostean, Gasteizko alde zaharrean bakoitza bere erara. Betiko orduan …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Añanako Gesaltzara

Asteko txisteak

Gurutzea ohera erori Etxe hartan ama-semeak bizi ziren. Semea, Joxinixioa, benetan flakoa, iharra zen. Ama kezkatuta zegoen, semeak halako plantarekin ez zuela neskarik inguratuko eta. Amak, zerbait egin behar-eta, traje berria egin zion, bikaina alajaina! Barrutik ondo-ondo bete eta hor bidali du bere mutila dotore asko. Baita andregaia bilatu ere, Margarita izenekoa. Ezkontzeko planak ere …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Asteko txisteak

Kontuz urarekin Zurrutero samarra zen gizona eta bere lagunak kargu hartuz esan zion. –Aizak! Ez ezak hainbeste ardo edan! Egarri bahaiz, edan ezak ura, askoz hobea duk eta. –Ez zakiat, ba, hain ona den. Ahaztu al duk azkenengo uraldian nolako kalteak egin zituen Nafarroan eta Iparraldean? Bazter denak hondatuta utzi zetian uholdeen ondorioz. Bikote gorabeherak …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Errioxa. Mendi ibilaldia.

Webgunea Uztailaren 12an 38 lagun izan ginen Errioxako mendi ibilaldian. Azpeititik irten goizean goiz eta 10:00ak aldean La Poblacion, Nafarroako Errioxako herrixkara iritsi ginen. Bertan "Leon Dormido" deitzen dioten mendiari bira eman, paisaia zoragarria ikusiz, eta Barriobusto herrira jaitsi ginen, hau Arabako Errioxan. Guztiak Logroñotik 10-15 kilometrora. Beraz, Araba, Nafarroa, Euskal Herria eta Riojako mugen …

Irakurtzen jarraitu Errioxa. Mendi ibilaldia.

Eskua zaurian

'Alardea' hitza entzun orduko, ez dut zalantzarik denoi mugitzen zaigula zerbait barrenean. Horrekin batera datozen hitzak dira 'normaltasuna', 'tradizioak', 'parekidetasuna', 'eskubideak', 'errespetua'... Urtean bi alditan gutxienez, ekainean Irunen eta irailean Hondarribian izaten diren alardeen aitzakian aireratzen direnak, baina berriz ere hozkailura bueltatzen direla dirudi, urte osorako. Gaiak berotasun handiena data horietan han hartzen badu ere, …

Irakurtzen jarraitu Eskua zaurian

Jubilatuen Sarfermin irteera Iruñera

Urteroko bezala, aurten ere, joan gara Azpeitiko 82 jubilatu Sanferminetara. Goizean goiz irten, hamaiketakoa Iruña sarreran, festa giroa Iruñeko kaleetan bazkal ordura arte, ordu biak aldera bazkaria eta berriro Sanfermin girora arratsaldeko 20:00ak arte. Piska bat nekatuta, baina umore ederrarekin etxera datorren urtean berriro joateko gogoarekin. Argazkiak "Gure argazkiak" leihoan.  

Asteko txisteak

Konponbidea Emakume bat pasaportea ateratzera joan zen Gobernu Zibilera. Hango funtzionarioak galdetu zion: –Zenbat seme-alaba dituzu? –Hamar. –Nola dituzte izenak? –Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo, Bernardo eta Bernardo. –Guztiek Bernardo al dute izena? –Bai, halaxe dute. –Eta nola moldatzen zara haiei deitzeko, adibidez, denak etxetik kanpo jolasean ari     direnean? –Oso erraza, …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak