Asteko txisteak

images2

Ahozabala

Bi emakume auzokideren arteko elkarrizketa:
–Aizan Karmen, gaixo al hago?
–Zer, ba?
–Ez, gaur goizean hire etxetik medikua ikusi dinat irteten eta…
–Aizan, ahozabal! Nik atzo hiretik militar bat ikusi ninan irteten, baina ez dinat uste gerran gaudenik, ezta?  

indizea
Mozkorrak

Badoaz bi mozkor kaletik eta hara non ikusten dituzten 500 €ko bi billete lurrean. Biak, hartu nahian, sartu dira borroka bizian, eta elkarri kolpeka aspertu ondoren, bien artean tratua egitea erabaki dute:
–Hi, zer iruditzen zaik nire plana. 900 € gastatuko ditiagu ronetan eta 100 € ogitan.
Eta besteak:
–Zertarako behar diagu hainbeste ogi?