Errioxara mendi irteera. Egun osokoa.

 

Data: Uztailaren 12an.

Izena emateko epea: Uztailaren 1etik aurrera.

Irteera lekua eta ordua: San Martin egoitza aurrean, goizeko 08:00etan.

Egitaraua:

– Azpeititik irten eta La Población herrixkara iritsi 10:00ak aldera, Arabako Errioxan.

– Berehala, “Leon Dormido” mendiari bira, ordu eta erdi inguru.

– 12:00ak aldera Barriobustoko upategi batean hamaiketakoa.

– Ondoren, Labraza herriko harresiak eta dorrea ikusiko ditugu.

– 15:00ak aldera Labrazako herriko tabernan bazkaria.

– 18:30 aldera etxerako buelta.

Prezioa: 27€.