Asteko txisteak

images0

Ipurdia bistan

Baserri batean gaixotu egin zen etxeko gizona. Makalaldi luze xamar baten ondoren hil egin zen bazkalondo batean. Alaba konturatu zen aita hil egin zela eta esaten dio amari:
–Ama, ama! Gure aita hil zaigula, ba!
–Jesus! Hau da hau! –dio amak. –Orain jantzi ere egin beharko dugu, ba. Ganbaran kakoan badago jantzi zahar bat zintzilik eta, huraxe jantziko diogu, lurpera joateko nahikoa izango da eta.
–Traje zahar hura? Galtzak eta puskatuta daude eta! –alabak ezin sinetsita.
–Beno, beno, ez hadi tuntuna izan neska! Igual zion. Kaja barruan joan behar din behintzat eta zein konturatuko dun ba?
Horrela, jarri zuten, ba, traje zahar horrekin, eta hasi ziren auzotarrak eta senideak-eta bisitan etortzen:
–Gure Jose Manuel joan zaigu ba! –batek.
–Hain ona zen gizajoa! –besteak.
Auzoko Pantxika, bere errezo-aldia egin ondoren, hor hasten da esaten:
–Gure Jose Manuel hain ona zen izan ere, hor joango da hura zerura!
Hori entzutean, alaba, estu eta larri hor doa amarengana:
–Ama, ama! Auzoko Pantxikak dio zerura joango dela gure aita, eta jantzi dizkiogun galtza horiekin ipurdia bistan azalduko da mundu guztiaren aurrean!

Tocando_tambor_2_anos

Lo zaudenean bakarrik
Danborrada garaia izango zen nonbait eta Aitor mutikoak ez zuen unerik galtzen, beti ari zen danborra jo eta danborra jo, Ikastolakoekin danborra jotzen irten behar baitzuen urte hartan.
Aita ere azpeitiarra eta danborrada zalea, baina nahiko gogaituta zegoen egun hartan umearen etengabeko danbor-hotsarekin eta esan zion:
–Ume, noiz isildu behar duzu, behingoz, danborra jotzetik?
–Beno ba, aitte, hemendik aurrera zu lo zaudenean bakarrik joko dut orduan.