Asteko txisteak

images

Alargunak

Bi alargun hilerri batean daude. Bata, oso zoriontsu, itxuraz, bere senarraren hilarria garbitzen kantuan ari baita, eta, bestea, negar-zotinka, ezertarako kemenik gabe.
Handik pixka batera negarrez ari denak galdetzen dio alargun zoriontsuari:
–Aizu, emakumea, zenbat denbora da zure senarra hil zela?
–Sei hilabete –erantzun zion tonu alai batekin.
–Eta nola moldatzen zara horren zoriontsu egoteko? Nik 3 urte daramatzat eta oraindik ezin dut tristura gainditu.
–Ai, gaixoa! Hainbeste urte pasa ondoren, lehenbiziko aldiz dakidalako nire senarra NON dagoen eta NOR ari den hura JATEN!!!

images3

Eta gainera azkarra

Mutil batek ikusten du neska bat, gelditzen zaio parean, eta harridura aurpegiarekin esaten dio:
–Bai ederra zarela! Ez dut nire bizitzan zu baino ederragorik ikusi! Nolako begiak! Zeinen gorputz liraina, ibilera arina… Zoragarria zara!
–Bai, zuk nahi duzuna nirekin larrutan egitea da –neskak, lehor antzean.
Eta mutilak orduan:
–Ez ederra bakarrik, gainera azkarra!