Orio – Aginaga ibilaldia

BenQ Digital Camera

Ekainaren 11an izan zen, aspaldiko urteotako ohiturari jarraituz, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuok Orio-Aginagara egin ohi dugun egun-pasa ibilaldia. 230 inguruk hartu genuen bertan parte eta, eguraldi ederra lagun, ederki pasatu genuen bertan.

Hiru herrietakook Orion elkartu ginen 11:00ak inguruan eta 12:00etan meza. Ondoren kantu-jiran buelta bat Orioko kaleetan zehar.

14:30ean Orioko sagardotegian bazkaria eta bazkal ostean Kupela taldearekin nahiko musika; tradizioari jarraituz, batzuk dantzan gozatzen eta beste batzuk aulkietan eserita begira.

19:00ak aldera guztiok etxera hurrengoan ere joateko gogoarekin.