Gure Esku Dago: Aniztasuna, parte-hartzea, burujabetza

Bere bizitzaren burujabetza izateak zoriontsu egiten du pertsona. Erabakiaren jabe izateak. Bere  bizitzaren norabidearen jabe. Zoriontsu egiten zaitu eta hazi egiten zara, garatu. Pertsona helduak gara eta gure bizitzari buruz ari gara. Gure burua autodeterminatzetik hasten da dena. Eta heldutasunez, arduraz eta bere bizitzaren jabe izatea erabaki duten milaka pertsonen indarra zenbaterainokoa izan daitekeen ezin …

Irakurtzen jarraitu Gure Esku Dago: Aniztasuna, parte-hartzea, burujabetza

Asteko txisteak

Katu bat etxean –Polizia al da? 123? Mesedez, bidal ezazue norbait, azkar, hona! Katu bat sartu da nire etxera! –Zer esan nahi duzu, katu bat sartu dela diozuenean? –Kaka zaharra! Zera esan nahiko dut! Ba, katua! Ez al dakizu zer den katu bat? Nire etxean sartu da eta niregana dator. –Baina ez dut ezer ulertzen …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Gorputzaren nondik norakoak

Bizitzan zehar, aurrera goazen heinean gure gorputzean aldaketak nabari ditzakegu. Haurren kasuan aldaketa hauek pubertaroan agertzen dira eta zahartzaroan ere aldaketa ezberdinak suma ditzakegu, nola ez. Gorputz zoragarri bat izateko suertea dugun aldetik, hau ere zahartzen doa. Gogora dezagun, gizaki guztiok jaio eta hil bitartean sexudunak garela, beraz zahartzaroan ere sexualitatea izaten jarraitzen dugu, baina …

Irakurtzen jarraitu Gorputzaren nondik norakoak

Baigerako mus eta puntto txapelketak

Ekainaren 2, 3, 4 eta 5ean ospatu dira, urtero bezala, BAIGERA I tabernan, BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak antolatu ohi dituen urteroko karta joko txapelketak. Musean 10 bikotek hartu dute parte. Hauek izan dira museko txapeldunak eta azpitxapeldunak Txapeldunak: Inazio Etxaniz – Jose Mª Elustondo. Azpitxapeldunak: Anttoni Odria – Fernanda Etxaniz. Punttoan 11 bikotek hartu dute …

Irakurtzen jarraitu Baigerako mus eta puntto txapelketak

Jatorri ezberdinekoen topaketa

Ekainaren 5ean, jatorri ezberdinekoen arteko topaketak egingo dira Azpeitiko udaletxe azpian eta Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, bideo emanaldia eta elkar hizketak, hizkuntza ezberdinetako irakurketak, mural margotze-lanak, lurralde ezberdinekoek prestatutako janarien dastaketa eta Saharako musika taldea daude antolatuta. IPAKA (Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea) topaketa hauek Azkoitiko eta Azpeitikoen arteko elkarlanean antolatzeko asmoa zen. Azpeitian sortu den …

Irakurtzen jarraitu Jatorri ezberdinekoen topaketa

Itotzen gaituen zorra

La fête de la dette, itotzen gaituen zorra irribarrez ulertzeko Pello Zubiria Argia Astekaria (2016. alea) “Zorra egiten duena ez da edozein” zioten zaharrek kreditua eskuratzea aberatsen esku besterik ez zenean. Gaur munduko herritar guztiok gabiltza zorpean, aberatsek lortu dutelako are aberatsago izatea haiek egindako zorren ordaina estatuen bizkar utzita. Parisen saiatuko dira antzerkiz ulertzen …

Irakurtzen jarraitu Itotzen gaituen zorra

Gogoetarako zenbait gai

Sarasua Azpillagarekin aho bizarrik gabe (Olatz Prat/Hitza) Aho Bizarrik Gabe saioa.   2014.05.28 Sanagustin Azpeitia. Asteazkenean, maiatzak 28 Sanagustin Kultur-gunean, beste Aho Bizarrik Gabe saio bat izan zen. Jon Sarasua zen oraingo gonbidatua. “Hiztunpolisa” bere azken liburua izan zuen ardatz elkarrizketak, baina ordubeteko saio mamitsuan, ezkerraz eta eskuinaz, auto-eraketaz, euskalgintzaz, kooperatibismoaz, bertsolaritzaz, ... iritzi interesgarriak …

Irakurtzen jarraitu Gogoetarako zenbait gai

Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso-eskolen Eguneko bertso jarrien irabazlea 14-18 kategorian. Argazkian kantuan ari dena. “Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz” Doinua: Partida tristea Ternuarat Nahiz eta guztiok garen tik-tak soinuen testigu, guri “etorkizun” hitzak aspaldi alde egin digu. Ze garapen, kontsumismo, ze krisi eta ze diru? Hamar gara familian ez bat, ez bi ta ez hiru …

Irakurtzen jarraitu Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz