Asteko txisteak

images2

Sor Logika eta Sor Balda

Bi mojatxo sor Balda eta sor Logika, udako eguraldi ederra baliatuz, paseatzera irten ziren parkera. Ibili eta ibili urrutiratu egin ziren ohartu gabe. Eta eguzkia ere gero eta beherago.
Halako batean sor Baldak esaten dio sor Logikari:
–Ez al den uste urruti samarrera etorri izango garela honez gero.
–Bai, eta logikaz etxe aldera abiatu beharra zeukanagu ilundu baino lehen etxera joan nahi badugu.
Hala, hartzen dute etxerako bidea eta hor ikusten dute gizon bat haien atzetik, itxuraz, haiengana hurbiltzen gainera.
Sor Baldak esaten dio:
–Gizon hori gure norabide berean zetorren eta gu baino bizkorrago gainera…
–Bai eta, azkarrago ez bagoaz, bistakoa denez, harrapatu egingo gaitxin…
Pauso azkarragoan abiatu ziren, baina baita gizona ere.
Sor Baldak berriz ere:
–Hau guregana zetorren, garbi…
–Bai eta banatzea izango dinagu onena, hartara biok ez gaitxin harrapatuko, bat libre izango den behintzat.
Hala banatu dira bi mojak eta, sor Logikak esan bezala, biei ezin segi eta sor Logikaren atzetik abiatu zen.
Sor Balda arnasestuka iritsi zen komentura, eta kezkatuta zegoen sor Logikari zer gertatu ote zitzaion pentsatu ere nahi ez zuela.
Halako batean hor iritsi da sor Logika ere, estu eta presa, eta…
–Zer, zer pasatu zain? –galdetzen dio sor Baldak ikaratuta baitzegoen.
–Begien bistakoa zena, biok banatu ginenean bati jarraitu zionan, niri kasu honetan.
–Eta?
–Ba, jakina. Argi zegonan zein ziren haren asmoak eta kolpeka hasi zitzaidanan.
–Ene, zer lotsa! Eta?
–Ba nik orduan gonak altxatu nizkionan…
–Etzan esan! Ez iezadan gehiago konta… Eneee! Eta zer egin zinan berak?
–Ba, nik uste nuena. Galtzak jaitsi zizkinan.
–Jesus, Maria eta Jose! Eta gero? –aurpegia eskuekin biltzen zuela.
–Ba, gauza logikoa, gonak altxatuta korrika errazago egiten dela prakak jaitsita baino eta alde egin nitxonan.

images5

Xanpu

Lagun batek beste bati:
–Aizak Manolo pasako al didak xanpua
–Hortxe bainu-gelan ez daukak, ba?
–Bai baina honek ile lehorrarentzat dela jartzen dik eta nik dagoeneko busti diat nirea.