Asteko txisteak

indizea

Edan txarrekoa

Sartzen da mozkor bat tabernan traje eta guzti jantzita, oso dotore, eta esaten du:
–Kamarero! Jarri niri whisky bat eta jende honek guztiak ere har dezala nahi duena. Eta hik ere har ezak kopa bat nire kontura.
Hala, kamareroak ateratzen dio whiskya, gainerako bezeroak ere zerbitzatu ditu, baita beretzat ere beste trago bat…

Denbora badoa aurrera eta esaten dio:
–Itxi beharra daukat, eta hau dena ordaintzeko daukazu oraindik.
–Jode! Ba, ez zeukaat xentimorik ere.
Kamareroak bere onetik irten eta ikaragarrizko jipoia emanda bidali zuen mozkorra etxera.

Hurrengo egunean berriz ere hor dator mozkorra:
–Kamarero! Jarri niri whisky bat eta jende honek guztiak ere har dezala nahi duena.
–Eta nik ere bai kopa bat hire kontura, ezta?
–Ez, hiretzat ezer ez, edate txarra daukak eta.

indizea1

Adarrak bakarrik
–Ama, ama! Aita teilatura igo da eta saltatu egin behar duela esaten du.
–Banoa, beranduegi izan baino lehen.
Ikusten du senarra teilatuan eta esaten dio:
–Zeuk ikusi zer egitera zoazen, baina nik adarrak bakarrik jarri dizkizut, e? Nik ez dizut hegorik jarri.