

Ekainaren 2, 3, 4 eta 5ean ospatu dira, urtero bezala, BAIGERA I tabernan, BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak antolatu ohi dituen urteroko karta joko txapelketak.
Musean 10 bikotek hartu dute parte.
Hauek izan dira museko txapeldunak eta azpitxapeldunak
Txapeldunak: Inazio Etxaniz – Jose Mª Elustondo.
Azpitxapeldunak: Anttoni Odria – Fernanda Etxaniz.
Punttoan 11 bikotek hartu dute parte.
Hauek izan dira punttoko txapeldunak eta azpitxapeldunak
Txapeldunak: Lurdes Unanue – Maritxu Alkorta.
Azpitxapeldunak: Anttoni Sarasola – Anttoni Biain.
Irabazleei garaikurrak eta opariak banatu zitzaizkien eta parte hartu duten guztiei kaba botila bana.
Eskerrak parte hartu duten guztiei Baigerako batzordearen partetik eta datorren urterako ere animatzen joateko, giro ederrean ospatzen dira eta, urtero, karta joko hauek.