Asteko txisteak

images2

Katu bat etxean

–Polizia al da? 123? Mesedez, bidal ezazue norbait, azkar, hona! Katu bat sartu da nire etxera!
–Zer esan nahi duzu, katu bat sartu dela diozuenean?
–Kaka zaharra! Zera esan nahiko dut! Ba, katua! Ez al dakizu zer den katu bat? Nire etxean sartu da eta niregana dator.
–Baina ez dut ezer ulertzen –poliziak–. Zuk ez duzu, ba, lapurra esan nahiko?
–Ezetz, ba! Arraioa! Katua! Miauuu! Miauuu! KA-TU-A!
–Baina zer du arriskutsurik, katu bat zuregana etortzeak?
–Akabatu egingo nau! Eta gero zuek, putakumeok, izango zarete errudunak!
–Baina norekin ari naiz hizketan?
–LORO BAT NAIZ! Kaka zaharra! Auxilioooooooooo!

 

images

Gauza zikinak!

Bikotea ohean, eta mutilak esaten dio neskari:
–Maitia! Esan gauza zikinak…
Eta neskak:
–Sukaldea, komuna, terraza…